XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Cohnek irribarre egin eta horrelako begiradak ikustera ohituta zegoela esan zuen.

Amak ere horrelako begirada zuen eta andere ona zen, hobeagorik ezin zitekeen izan.

Amonaren gelako sapaiko arrakala zela eta Cohn kezkatuta zebilen.

Cohnek zioen:

- Andere, andere, arrakalak agian ehun urte ditu eta ez da ezer puskatzen.

Baina arrakala hau baino luzeagoa ez - Cohnek hiru atzamarreko zabalera seinalatzen ari zen -, bestela etxeak zasbum egingo du!

Nolako zabalera du sapaiko arrakalak?

Gutxienez ere bost hatzamarreko zabalera zuela gogoratzen nuen.

Atseden etxea Goiaingeruren lorategitik oso hurbil eraikita zegoen.

Barreneko horma eta burdinsare bitartean gutxi gora behera metro bateko aldea izango zen, errusiarrak etorri baino lehen.

Orain alde horretan burdinsarea zapalduta zegoen.

Cohn etorri zen autoa gure lorategi eta Goiaingeruren lorategi artean zegoen.

Gurdiko zaldia beste zaldiekin zegoen, behean, komandantziako ikuiluan.

Cohn bere zaldia ikustera egunero joaten zen.

Azukre koxkorrak eta azenarioak eramaten zizkion.

Barazki otarretik saltzaileak ekartzen zizkion azenariorik onenak aukeratzen zituen beti.

Batzutan, bere zaldia laztandu, eskubilatu, zurda orraztu eta ahopeka hitz egiten zionean, koleratsu jartzen nintzen.

Bere zaldia ni baino maiteago zuela iruditzen zitzaidan.

Cohnekin ikuiluan nengoen batean - Cohnek zaldiari zurda orraztu eta sudurreretan laztantzen ari zitzaion bitartean -, zioen:

- Pfertal gizaraixoa!

Abere gizaraixoa!

Azken asteetan ez du korrikarik egin.

Hori ez da ona Pfertalentzat.

Pfertalek korrika egin behar du.

Pfertal ez da zutik gela honetan egotekoa.